2019(e)ko maiatzaren 21(a), asteartea

ARRATSALDE EURITSUARI IRRIBARRE!

Larunbateko eguraldi txarrari mozorro desberdinak jantziz eta aurpegia margotuz aurre egin genion. Txikiak mahai jolas desberdinetan jolasean zeuden bitartean nagusiek ikuskizun bikaina prestatu zuten, ondoren denon aurrean antzezteko.

Gure artean hainbat pailazo eta Super Mario izan genituen eta hauen kontakizunekin denok barrez lehertu ginen!

Antzezlanean ia nagusi guztiek parte hartu zutenez, laberinto batetik irtetzea baino zailagoa izan zen pailazoen artetik ihes egitea!

Eguraldi euritsuari aurre egiteko arratsalde paregabea igaro genuen.

Hurrengo zapatublain ikusiko dugu elkar, gogoratu Ezkiora egingo dugula irteera, Igartubeiti baserrira!






















2019(e)ko maiatzaren 8(a), asteazkena

KLUEDO JOLASA!


Kaixo lagunak!

Zapatuko lehenengo tartean, eta eguraldi ona aprobetxatuz, Kluedo jolasa burutu genuen. Horretarako, lehenengo, istorio bat kontatu genien haurrei. Istorio horretan detektibe lanak eginez saria nork lapurtu zuen asmatu behar izan zuten. Pertsonai ezberdinak Zapatublaiko eremutik zehar zeudelarik, bertara hurbildu eta taldeka galderak egiten aritu ziren lapurra nor zen asmatu ahal izateko. Haurrek oso ondo burutu zituzten detektibe lanak eta lapurra nor zen asmatzea lortu zuten. Maddik zeukan, Iratiren txokolatea!

Kluedo egin ondoren, merienda jan genuen guztiok batera kalean zegoen aire girotuarekin batera.

Bukatzeko txapa tailerra egin genuen, txapa egiteko, haur bakoitzak nahi zuen marrazkia sortzeko aukera izan zuen.

Arratsalde dibertigarria izan zen!

Hurrengo arte lagunok!