2016(e)ko maiatzaren 24(a), asteartea

JOLAS DEZAGUN!!




Jolasean aritzea asko gustatzen zaigu guri, elkarrekin gozatzea... eta horretarako leku aproposa dugu Zapatublai. 

Asteburu honetan ere tarte polita igaro dugu. Arratsaldearen hasieran nagusienek buruari eragin eta eragin aritu dira denentzako jolas desberdinak pentsatu eta prestatzen. Profesionalak bihurtu zaizkigu helduenak denentzako arratsalde ikusgarriak antolatzen, bai hoixe!!!

Meriendarako tartea hartu dugu ondoren, indar berritu eta arratsaldeko azken zatiari gogotsu ekiteko. Izan ere, gurasoak gonbidatu ditugu gurekin jolasean aritzera.

Merienda bukatu dugunerako gurasoak agertu dira, zer prestatu ote dugun jakiteko irrikaz. Nagusienak jolas desberdinak proposatu dituzte denen artean jolasteko, beraien arau eta guzti. Arratsaldearen azken zatiari ekimentsu ekin diogu, jolasean gozatuz, elkarri lagunduz,...gure saltsan aritu gara, beti bezela. Azkenenrako, guraso, hezitzaile eta umeak, denak animatu gara parte-hartzera, baita gaztelekuko hainbat ere.

 














Gustura egon garen arren, tenperatura aldatzen hasi da eta hotzari aurre egiteko karaoke txikitxo bat jarri dugu martxan gorputzak gehiago astuindu eta arratsaldearekin aurrera jarritzeko.









 Arratsalde polita igaro dugu, bai horixe!!!

Hurren arte familia!!! Jarrai dezagun beti bezain jostalari!!!






2016(e)ko maiatzaren 11(a), asteazkena

GAZTELEKUKO GAZTEEK PRESTATUTAKO ALTXORRAREN BILA!



Kaixo!

Zapatu honetan ere arratsalde zoragarria pasatzeko aukera izan genuen Gaztelekuko gazteei esker. Izan ere, altxorraren bila jolasa prestatu ziguten herri guztitik zehar!

Pistak bilatzeari meriendatu eta gero ekin genion. Horren aurrettik, eguraldi ederra aprobetxatuz, kanpoan jolasten ibili ginen.






17:30ak inguruan gaztelekukoak guregana etorri ziren, jolasa nola izango zen azaldu eta 5taldetan banatu ginen. Ondoren, jolasa hasi zen!






Pistarik pista herri guztitik zehar ibili ginen: udaletxean, liburutegian, elizan, eskolan, frontoian...




Frogatxo batzuk pasatu eta pista guztiak lortuaz altxorrera iritsi ginen!!! Zer nolako altxor goxoa!!


Ikusten duzuen bezala, bikain ibili ginen eta Zapatublaiko haur eta hezitzaileen partez, hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu gaztelekuko gaztetxoei egindako lanagatik! Zorionak beraiei dena zoragarri atera zen eta!