2019(e)ko otsailaren 26(a), asteartea

ESKULANAK


Kaixo lagunak !!!

Zapatuan gustura ibili ginen Zapatublain. Eskulan desberdinak egin genituen bakoitzak etxetik ekarritako material birziklatuarekin.
Arratsaldeko lehenengo zatian tenperarekin margotu genituen jogurt poteak, kartoizko tutuak…   sikatzen ziren bitartean jolastera joan ginen kalera, giro ona zegoela aprobetxatuz.

Merienda janda, indarrak hartu ondoren, geletara sartu ginen eskulana bukatzera.
Eskulan oso politak egin genituen. Olagarroak, igelak… batzuk ez zuten izan denborarik bukatzeko eta hurrengo Zapatublain bukatzea erabaki zuten.

Hurrengo Zapatublain ikusiko dugu elkar!








2019(e)ko otsailaren 14(a), osteguna

ZIRKO TAILERRA


Kaixo !!!

Zapatuko eguraldi zoragarria aprobetxatuz, jolas ezberdinak burutu genituen. Horretarako, zirkoko material ezberdinez baliatu ginen, horien artean, uztailak, malabarak, diaboloak… Hori gutxi balitz, jausgailuarekin ibiltzeko aukera ere izan genuen !

Gosetu ginenean merienda jan genuen eta eguna modu ezin hobean amaitzeko kariokak sortu genituen. Eta a zer nolako karioka politak ! Egun itzela pasatu genuen lagunekin batera !

Hurrengora arte lagunok !