2016(e)ko urtarrilaren 26(a), asteartea

ORAINGOAN SUKALDARI LANETAN IBILI GARA ZAPATUBLAIN



Kaixo denoi!

Zapatuan eguraldi ederra tokatu zitzaigunez kanpoan jolasten aritu ginen. Oso gustura egon ginen, baloiarekin jolasten, marrazten,  aulkiaren jolasera jolasten … Oso ondo pasatu genuen!






Indarberritzeko, merienda goxo goxoak jan genituen.

Meriendatu ondoren, sukaldari bilakatu ginen guztiok! Merkatua ere izan genuen osagaiak lortzeko!
Pitxak eta napolitanak egin genituen eta  oso ondo pasatu genuen prestatzen genituen bitartean! 













Oso politak eta goxo goxoak geratu zitzaizkigun!



Bukaeran, kantu jolasak ere egin  genituen. Ondo pasatu genuen jolasean hainbat abesti abestuz!

Hurrengoan ere ederki pasatuko dugu!!

2016(e)ko urtarrilaren 13(a), asteazkena

URTE BERRI ON DENOI! URTE BERRIAZ BAT, ZAPATUBLAI ERE MARTXAN DAGO!


Urte berri on guztioi!

Oporretatik indarberrituta etorri ziren haurrak, jolasteko gogo askorekin! Baita gu ere! Eta horixe bera egin genuen arratsalde guztian zehar, jolastu eta jolastu!

Eguraldia beste behin gure aliatu bilakatu zenez, zelaian aritu ginen baloiarekin, jostailuekin, karetak egiten... Oso gustora geunden, baina merienda gozoa jan ondoren, gelara joan ginen berotasun bila, eta jolastera noski!

Musika kaxa oso dibertigarria da! Kantu alaien erritmon, asmakizunak, mimika, tabu eta askoz gehiago!










 

Irrikitan gaude hurrengo zapatua iristeko. Laster arte lagunak!