2016(e)ko urtarrilaren 13(a), asteazkena

URTE BERRI ON DENOI! URTE BERRIAZ BAT, ZAPATUBLAI ERE MARTXAN DAGO!


Urte berri on guztioi!

Oporretatik indarberrituta etorri ziren haurrak, jolasteko gogo askorekin! Baita gu ere! Eta horixe bera egin genuen arratsalde guztian zehar, jolastu eta jolastu!

Eguraldia beste behin gure aliatu bilakatu zenez, zelaian aritu ginen baloiarekin, jostailuekin, karetak egiten... Oso gustora geunden, baina merienda gozoa jan ondoren, gelara joan ginen berotasun bila, eta jolastera noski!

Musika kaxa oso dibertigarria da! Kantu alaien erritmon, asmakizunak, mimika, tabu eta askoz gehiago!










 

Irrikitan gaude hurrengo zapatua iristeko. Laster arte lagunak!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina