2022(e)ko apirilaren 6(a), asteazkena

Baratzean jolasten!!!

 

 

Kaixo familiak!

 

Apirila heldu da eta horrekin batera udaberria, egun luzeagoak eta lorez beteriko zelaiak Edo... behintzat hori zen espero genuena, baina zapatuan hodeiak eta hotza izan ziren gure gonbidatuak

 

Zapatuan hilabete berri batean sartzeaz gain, kurtsoko azkenengo hiruhilabetekoan sartu ginen. Eta horrekin batera, hezitzaileok taldez aldatu ginen‼ Gainera, zapatuan hilabete honen gaia ere aldatu zen: Baratzea eta etxeko abereak

 

Arratsaldeari hasiera emateko, txikien taldea arratsaldea jokoetan blai hasi zuten: ezagutza jolasak, aulkien jokoa (ohikoa eta kooperatiboa) eta elkar ondo pasatzeko beste joko batzuk!! Ertainak, ordea, hainbat ezagutza eta distentsio jolasetan parte hartzen aritu ziren. Hala nola, flopi flopi eta harri, orri, har. Azkenik, nagusiak sentimenduak lantzeko dinamika desberdinak egin zituzten. Frustrazioa protagonista izan zen eta sentimendu honen inguruan hainbat aspektu lantzen aritu ziren.

 

Ondoren, talde guztiek merienda jateko eta jolas librea izateko denbora izan zuten!! A zer nolako bokata gozoak eta zenbat fruta desberdin ekarri zituzten!

 

Arratsaldeari amaiera emateko, txikitxoek abereak ezagutzeko asmakizunak asmatzen aritu eta animalien paperezko txontxogiloak marraztu zuten. Ertainek eskulan oso interesgarri batekin hasi ziren: Txorientzako jantokiak egin zuten material birziklatuarekin. Ea hurrengo egunean emaitzak ikusten ditugun! Nagusiak, aldiz, sentimendu eta emozioak lantzen jarraitu zuten; hori bai, modu dibertigarri eta dinamiko batean. Baita eskulanak egiteko aukera ere izan zuten.

 

Nahiz eta eguzkia gurekin ez izan, hotzarekin ere ondo pasatu dezakegula frogatu genuen! Eta.. zelako artistak ditugu gure artean!

 

Hurrengora arte!

 

Gogoratu! Apirilaren 9an ikusiko gara elkarri!!

 













































iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina