2015(e)ko apirilaren 1(a), asteazkena

IKA, IKA, IKA HEMEN DATOR KORRIKA!!

" Urepeletik Bilbora abia dadin korrika" Atzo Korrika ospatu genuen Zapatublai, larunbat arratsalde euritsua kolore, musikaz, dantzaz eta euskaraz bete genuen! Korrikari ongi etorria emateko, aurtengo abestia soilik abestu beharreaz, Flashmovie bat egiten ausartu ginen! Korrikako abestiari pauso desberdinak ipini eta bideoklip baten antzera grabatu egin genuen!



Hasieran pausuak ikasi genituen, ensaiatu. Merienda baino lehenango Korrikako dorsalak egin genituen eta nagusienak Flashmovie grabatu behar genuen gela apaindu zuten. Merienda eta gero, aurpegiak margotu, dorsala ipini, ensaio txiki bat eta grabatzen hasi ginen! Birritan besterik ez genuen grabatu, bigarren aldian oso ondo geratu zen eta! Dantzari paregabeak baikara!!!



Oso ondo pasa genuen!! 

IKA, IKA, IKA HEMEN DATOR KORRIKA!!
ZAPATUBLAIN ERE EUSKARAREN ALDE!!!



Este mensaje no contiene virus ni malware porque la protección de avast! Antivirus está activa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina