2022(e)ko urtarrilaren 19(a), asteazkena

URTE BERRI ON!!

 Aupa zuek! Zorionak eta urte berri on guztioi!

Pasa den zapatuan urte berriari gogotsu hasiera eman genion. Urte berria hasteaz gain, monitoreen taldekatze berria, eta, hilabete honetan landuko dugun gaia aurkeztea (urtaroak eta egutegiak) nobedade izan genituen. Horrenbestez, egun honetako helburu nagusia, talde bakoitzeko kideak eta euren monitore berriak elkar ezagutzea izan zen urtaroen gaia aurkeztuz.

Eguraldi ona izan genuenez, eta, birusa ahalik eta gehien ekiditzeko, lehenengo ekintzak, merienda ordura arte, kanpoan egin genituen.

Hasteko, ezagutza jolas batzuekin aritu ziren talde guztietako partaideak; esate baterako, izenen ronda, txanpinoiaren jolasa, pistoleroaren jolasa, etab.

Ondoren, handienek, hilabete honetako gaia aurkezteko dinamika bat egin zuten: lerro batean jaiotze dataren arabera kronologikoki sailkatu. Horren ostean, azken argi izpiez topera baliatuz, zelaian ere zenbait jolas egin zituzten: zelai errea, baloi eseria…

Txikien kasuan, koltxonetak eta plataformak atera genituen psikomotrizitatea lantzeko. Baina, egun honetako ekintza aberasgarriena ‘Doble’ karten jolasa erakustea izan zen, bertan umeen adimen bisual eta espaziala asko lantzen baita.

Merienda aurreko ekintzekin bukatzeko, ertainek distentsio jolasak egin zituzten: zapitxoaren jolasa, zelai errea, harri orri ar…

Ekintza zoragarri guzti hauek egin ostean, talde bakoitza bere gelara abiatu zen merienda jatera, harrezkero kristoren hotza baitzegoen.

Merienda ostean, jolas librea gailendu zen talde guztietan. Hala ere, aipatzekoak dira, adibidez, txikienek jolastuko ‘urkatuaren jolasa’; eta, nagusienek margotutako urtaro ezberdinen muralak.

Besterik barik, urtea gogotsu hasi eta hurren arte!!



















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina