2016(e)ko martxoaren 1(a), asteartea

MISTERIOA ARGITZEN





Zapatuan euritsu argitu zuen Zaldibarrek eta horrela jarraitu egun guztian zehar. Hala ere, poz pozik joan ginen Zapatublaira! Arratsalde grisa kolorez betetzeko. 

Hasiera batean nagusien taldea haien gelan bildu ziren hezitzaileekin batera haiek antolatuko duten ekintzari forma ematen jarraitzeko. Txikiak bitartean gela txukundu, margotu eta plastilinarekin jolasten ibili ziren.






Meriendarekin indarrak hartu genituen arratsaldea energiagaz jarraitzeko. Merienda eta gero Misterio jolasa egin genuen, oso dibertigarria!! Denok batera nahastu eta lau talde egin genituen.

Begiraleak pertsonai desberdinetaz mozorrotau ziren eta Josefina eta honi desagertutako loteriaren misterioa argitzen saiatu ginen. Horretarako pertsonai desberdinek informazioa eman ziguten froga baten truke. 





Lortutako informazioarekin gure hausnarketa egin genuen gainontzeko taldeekin konpartituz. Azkenean, pertsonaiek esandakoaz misterioa argitu genuen. Josefinak loteria praka zikinduetan gorde eta hauek garbigailura sartu ditu! Zelako sorpresa!!



 Oso ondo pasatu genuen eta desiatzen gaude jada hurrengoko Zapatublai heltzeko!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina