2017(e)ko ekainaren 14(a), asteazkena

BASONDORA IRTEERA!

Zapatuan irteera izan genuen Basondora! Eguraldi onaz aprobetxatzeko aukera ezin hobea izan genuen.
Arratsaldeko 14:30-etan irten ginen Zaldibartik autobusean. Ilusioz eta emozioz beterik animaliak eta bertako ingurua ezagutzeko

Basondon animalia pilo bat ikusi genituen! Bisonteak, otsoak, orkatzak… Gainera bukaeran, animalia batzuk ikutzeko aukera ere izan genuen!

Hainbeste animalia ikusi eta gero, gosea sartu zitzaigun eta merienda jan genuen ingurune paregabean.
19:30etarako bueltatu ginen Zaldibarrera.
 
Zoragarri pasatu genuen!!












iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina