2017(e)ko abenduaren 19(a), asteartea

URTEKO AZKEN ZAPATUBLAI

Kaixo guztioi !

Urte honetako azken zapatublai izan zen zapatukoa. Izan ere, gabonak hurbil dauzkagu.
Orain dela aste batzuk buztinarekin egindako irudiak temperarekin margotzen hasi genuen saioa. Pintzelak hartu eta lanean hasi ginen fin fin lauko eta bosteko taldetxotan.
Merienda jan ostean, karaokea ipini genuen eta baita wi dance-a. Bertan ibili ginen denok abesten, dantzan,..  giro apartarekin primeran pasatu genuen arratsaldea.
Datorren urtean ikusiko gara.


Gabon zoriontsuak pasa !!







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina