2018(e)ko urtarrilaren 18(a), osteguna

IRTEERA

Urte berri on denoi!

Urtea indartsu hasteko “Ogiaren txokora” irteera egin dugu aste honetan,  Legazpiko Brinkola auzora hain zuzen ere. Bertan, ogia egiten irakatsi digute bertako lagunek.

Ogia egiteko beharrezkoak diren osagaiak zeintzuk diren ikasi dugu eta antzina garia lortzeko egin beharreko lana zein zen ikasi dugu. Gari hori irin bihurtzeko prozesua ere ezagutu dugu bertako errota zaharrean.

Etxera joan aurretik, baina, guk egindako opiltxoak jateko aukera izan dugu. Oso goxoak egon dira!


Hurrengora arte!










iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina