2014(e)ko azaroaren 14(a), ostirala

IKASTURTEARI HASIERA EMANEZ...



" Kaixo Gurasoak!

Gaur hotz handia egin arren oso ondo pasatu dugu berriz ere Zapatublain! Ume pilo bat egon gara!
Arratsaldeko lehenengo zatia Euskararen egunerako prestaketa batzuekin ekin diogu eta horren inguruko txapak egin ditugu.





Txapak egitea lan gogorra izan denez, indarrak berreskuratzeko, kalean meriendatu dugu, zelako bokadilo goxoak!
Indar berritu ostean, arratsaldeko bigarren zatiari ekin diogu. Nagusiak Zaldibarretik ibili dira Euskaraz hitz egiten zutenei txapak banatzen eta besteok jolasak egin ditugu barruan, hotz handia egiten zuelako.

  
        

Amaitzeko pasiloan, euskara baloratzeko erabiliko dugun gure erle maitagarriaren bidea itsatsi dugu.

Oso ondo pasatu dugu, ea laster pasatzen diren aste hauek, Zapatublaira berriro etortzeko!"

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina