Kaixo denoi!
Aste honetan ere primeran pasatu dugu
Zapatublain. Oraingo honetan ere eguraldia lagun izan dugu eta kanpoko zelaian
jolasak egiteko aprobetxatu dugu. Horretaz gain, kamiseten tailerra ere egin
dugu. Margoei punta atera genien hauen soberakinak behar baikenituen tailerra
egin ahal izateko.
Punta atera eta atera margoak zorroztu eta
sobratutakoa txiki-txiki egin genuen. Plantillak hartu, kamisetetan jarri eta forma
ezberdinak lortu genituenean plantxa pasa genien gainetik. Oso kamiseta politak
atera zitzaizkigun!
Zer egingo ote dugu hurrengo astean? Gogoratu
irteerara apuntatzeko aukera egongo dela.
Aste ona pasa!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina