2018(e)ko maiatzaren 25(a), ostirala

HERRI KIROLAK


kaixo lagunak !

Arratsalde eguzkitsua atera zitzaigun larunbatean!

Jolasean hasi genuen arratsaldea belartzan, hareakin eta urarekin. Gosetu ginenean, denok batera zapatublaiko lokalaren aurrean daukagun merenderora joan ginen.  Indarrak berreskuratu ostean herri kirolekin hasi ginen.
Taldetxotan banatu eta txingekin, zaku karreran, txokor batzean eta soka-tiran aritu ginen. Primeran, pasatu genuen !

Geletara sartu ginenean masaje tailerra egitea bururatu zitzaien umeei. Hor aritu ginen  ere masajeak hartzen.

Arratsalde bikaina oraingo hau ere. Hurrengo zapatublain ikusiko gara kutxa Ekogunera daukagu irteera!

Aste ona izan !                                                                           










iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina