2015(e)ko otsailaren 27(a), ostirala

Argazki markoa egiten...



Kaixo!!

Nahiz eta pasa den zapatuan ere eguraldi txarra egin, primeran pasatu genuen. Zapatublaiko oroitzapena izango den argazki markoa egiteko aprobetxatu genuen eguna. Oso gustura ibili ginen eskuak kola zurian sartzen!



Talde argazkiak ere atera genituen markoan jarri ahal izateko. Ohartu gabe pasatu zitzaigun arratsaldea! Dena den lagunekin jolasteko aukera ere izan genuen. 



Hurrengo astean koadroak margotuko ditugu. Seguru oso politak geldituko direla!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina