2021(e)ko azaroaren 22(a), astelehena

HOTZAREKIN ERE GUSTURA!!!

Egunon guztioi!

Nolako eguna zapatukoa! Eguzkia eta hotza  izan genituen protagonistak arratsalde osoan zehar. Oraingoan, Olazar parkean eta Zaldibar herrian zehar ibili ginen ginkanak eta beste hainbat ekintza dibertigarri egiten. 

Asteburu honetan ere, ume guztiek ekintza ezberdinak eginez ongi pasatzeko aukera ugari izan dituzte: asmakizunak, mimikak, abestiak, ginkanak, … a zer nolako arratsaldea larunbatekoa!

Taldeetako txikienei dagokienez, arratsaldea ekintza ezberdinez beteta eduki dute: mimika jolasa (keinuen bitartez animali ezberdinak asmatu behar zituzten); pictionary jolasa (ume batek arbela batean egiten dituen marrazkien bitartez objektuak, ekintzak, animaliak, … marraztu behar zituen gainontzeko kideek asmatzeko); eta meriendaren ostean jolas libreak izan ditugu!

Ertainekoen kasuan, hauek ere ez dute aspertzeko denborarik izan! Hiru txoko ezberdinetan banatu ostean, jolas desberdinak zehaztu dira txoko bakoitzerako: asmakizunak, mimikak eta abestiak. Jolas hauek gainera, sari modura, letra batzuk zeuzkaten. Ondoren, talde bakoitzak, lortutako letren bidez DENOK BATERA GEHIAGO GARA esaldia osatu behar zuen. A zer leia!! Gainera, merienda ostean jolas librak egin dituzte taldeko txikienek bezala.

Azkenik, taldeko nagusienen jolasak ditugu. Hauek gaurkoan, abentura handi bat izan dute! Zaldibar osoan zehar izan ere! Handienek, Zaldibar guztian zehar froga ezberdin eta bariatuez osatutako Ginkana bat izan dute. Abentura hau izan ostean, gorputza mugitzeko dantza jolasak ere egin zituzten. A zer martxa!

Dudarik gabe, Azaroari amaiera ederra eman genion. Hilabete honetako ekintzak amitu ditugun arren, urteari oraindik amaiera ahaztezin bat eman behar diogu‍. Abenduan ikusiko dugu elkar jolas eta ekintza gehiagorekin. Gabonetako oporrak laster iritsiko diren arren, oraindik momentu dibertigarri asko izango ditugula ziur gaude!








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina