2021(e)ko ekainaren 7(a), astelehena

Ekainaa Bikaina!! ginkanak eta jolasaaaak!!!

Kaixo lagunak!

Zapatuko eguraldi ona aprobetxatuz kanpo espazioa aprobetxatu genuen. Txikienek eta ertainek, jolas ezberdinak egin ostean, kaxa musikatuan jolastu zuten  eta nagusienek, aldiz, ginkana erraldoi bat egin zuten herritik.

Indarrak hartu eta arratsaldeaz gozatzen jarraitzeko, merienda jan genuen. Gosetuta zeuden denak, merienda jateko irrikitan. Denetarik ikusi genuen: bokatak, fruta, etxean egindako gaileta goxoak... 

Merienda ostean, nagusienek, ginkana amaitu eta jolas ezberdinak burutu zituzten. Txikiek bitartean, arrautza kaxak margotu zituzten pintura eta pintzelekin. Oso gustura pasatu genuen arratsaldea!

Hurrengo Zapatublai arte! Gogoz eta ilusioz etor zaitezte, gu bezala, ikasturteari ganorazko itxiera emateko!!!!

Muxuuuuuu












iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina