2014(e)ko martxoaren 24(a), astelehena

EKINTZAZ BETETAKO ASTEBURUAK!




Ekintza ugariz betetako asteburuak pasa dituzte Zapatublaiko haurrek martxoan ere. 




Lehenengo asteburuan,  Emakumeen eguna zela aprobetxatuz hauek zoriontzeko muralak egin zituzten.


















Ihauteriak ere pasatu berri zirela eta, honen kutsua bizi bizian zegoela, aurpegiak margotuta poz pozik ibili ziren haurrak. 



Eguraldi zoragarria izan genuen asteburu hartan, kanpo espazioan jolasteko aukera paregabea izan zuten!!

Aurreko asteburuan berriz, beste hainbat ekintza egin zituzten. Aurretik bukatzeko zituzten zintzilikarioak bukatu zituzten lehenengo. 

 



Udaberria iritsi zela ospatzeko zuhaitz baten murala egin zuten eta baita lurrez egindako potatoak ere. Galtzerdietan lurra eta belar haziak sartu, aurpegi desberdinak sortu eta uretan jarri genituen. Ilea ateratzen zaien ikusteko itxaron egin behar orain…














 Nagusienek ere, izugarrizko txokolate goxoa prestatu zuten guztientzat!


  


EDERTO PASATU ZUTEN GUZTIEK!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina