2014(e)ko martxoaren 11(a), asteartea

OTSAILEAN ZAPATUBLAI EGITASMOAN...



Otsailean ere ekintza ugari egin dituzte Zapatublaiko haurrek. 

Lehenengo asteburuan sukaldari lanetan ibili ziren. Txikienek gaileta eta txokolatezko bizkotxo ederra prestatu zuten  nagusienek Brownia egin zuten bitartean. 



Goxoa baino goxoago irten zitzaizkien egindako postreak eta hauetaz gozatzeko aukera bikaina izan zuten!!!




Otsaileko bigarren asteburuan berriz, eskulan desberdinak egiteko aukera izan zuten haurrek: mandalaz osatutako zintzilikarioak, beraien jolaserako balioko duen tangrama edota dragoi txikiak!!







Ia hilabete honetan zer nolako ekintzak egiten dituzten!!!






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina