2016(e)ko azaroaren 7(a), astelehena

ARRATSALDE EURITSU BATI AURRE EGITEKO PLAN EZIN HOBEA!!

Atzo arratsalde euritsua izan genuen, hala ere ume mordoa bildu ginen Zapatublain. Atzo, telebistan ain famatua den Ahotsa programa izan genuen gurean, aurkezle eta lau epaile eta guzti! Hasieran 7 talde egin genituen eta talde bakoitzak abesti eta dantza bat prestatu zuen gero denen aurrean aurkezteko. Epailei asko gustatu zitzaizkien gure aktuazioak!! Talde bakoitzak epaile edo coach bat aukeratu zuen finalerako berarekin batera kanta prestatzeko. Bigarren zatiarekin hasi aurretik baina indarrak hartu genituen merienda ederrekin.
Bigarren zatirako, talde bakoitzak bere coacharekin beste abesti bat prestatu zuen, aurrekoak baino hobeto atera zitzaiugun!
Denok izan genuen saria!
Arratsaldea amaitzeko, coachak kantu jolas batzuek oparitu zizkiguten eta han ibili ginen Apoa familia kantatzen!
Oso ondo pasatu genuen nahiz eta euria egin. Orain, hurrengoko Zapatublairen zain!!





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina