2016(e)ko azaroaren 23(a), asteazkena

DONOSTIKO AKUARIUMERA IRTEERA!!

Iritsi da eguna, gaurkoan irteera izan dugu Donostiako akuariumera. Talde polita elkartu gara, kriston tropa!!
Arrasateko 14:00etan irten gara Zaldibarko udaletxetik, autobusean berba eta berba joan gara, bidaia laburragoa egin zaigu horrela. 

Donostiara iritsi garenean apur bat ibili behar izan gara akuariumerarte, txintxo txintxo, abesten ekin diogu bidaiari. Aipatzekoa da eguraldi bikaina izan dugula eta eguna guztiz aprobetxatu ahal izan dugula.
Behin akuariumean geundela, lau taldetan banatu gara. Lehenengo museoa ikusi dugu. Benetan ikusteko irrikaz geundena itsasoko animaliak izan dira. Bai beldurgarriak marrazoak!! Primeran pasatu dugu.  
Bisita bukatu ostean, plaza batera joan gara azkaria hartzera eta jolasak egin ditugu.
Nagusienek paseo berritik bueltatxo bat eman emateko aukera izan dute. 

19:00ak aldera danik elkartu eta autobusa hartu dugu Zaldibarrera buelta egiteko. Hain emozionatuta zeuden haurrak non autobusean gitxi batzuk egin duten lo. Kontu kontari haritu gara

Primeran pasatu dute bai haur eta bai hezitzaileak!! 








 





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina