2017(e)ko urtarrilaren 17(a), asteartea

DANBORRADA EGUNA!!

Urte berri on denori!!
Urteko lehenengo Zapatublai izan zen zapatuan.
Jakingo duzuenez, danborrada eguna heltzear da Donostian eta nola ez Zaldibarren ere ez dugu horren aukera alferrik galdu nahi izan eta Donostiko jai giro izugarri horretan murgildu gara.
Arratsaldearen hasieran, txanoak eta danborrak prestatu genituen eta azkaria hartu ondoren abestia ikasi genuen bukaeran guztiok batera abesteko.
Ez dakit, Donostitik Zaldibarko danborrada entzun zen baina Zapatublain izugarrizko burrunbada sortu genuen.
Arratsaldeko tartetxo batean apirilerarteko programaketa ere sortu zuten haurrek. Ona hemen proposatutako ekintzak!!


 Zapatublaiko danborradaren prestaketako argazki batzuk!!







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina