2017(e)ko urtarrilaren 30(a), astelehena

JOLASEAN!!

Kaixo lagunok!!
Zapatuan egindako ekintzen berri ematera gatoz.
Eguraldi ona zegoela aprobetxatuz, kalean aritu ginen aratsaldeari hasiera emateko. Jolas desberdin ugaritan aritu ginen jolasean, soka saltoan, baloriarekin, taldekako jolasak egiten...
Geroago, indarrak hartzeko azkaria hartu genuen eta jarraian pin-pon txapelketari hasiera eman genion. Haur askok beraien pala propioa ekarri zuten jolasari ekiteko!! Oso gustora ibili ziren jolasean. Beste haur batzuk aldiz, margoztu eta pultserak egitea nahiago izan zuten.
Arratsaldeari amaiera emateko, aurpegiak margotu eta photocall-ean argazkiak ateratzeari ekin genion. Denetariko pertsonaiak batu ziren Zapatublain, piratak, animaliak eta super heroiak!!
Dotore dotore joan ziren guztiak etxera!!











iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina