2018(e)ko otsailaren 22(a), osteguna

OTSAILA ZAPATUBLAIN

Kaixo guztioi!

Ederki pasatu genuen joan den zapatuan ere!
Arratsaldearen lehengo zatian, Bingora jolasteko aukera izan genuen. Mahai jolasetan ere aritu ginen, baita pultserak, koilareak etb. Sortzen ere. Oso ondo pasatu genuen!
Ondoren merienda goxo goxoak jan genituen indarrak berreskuratzeko.
Meriendak bukatutakoan asanblada bat egin genuen guztiok batera eta Zapatublai izango dugun hurrengo aldietan zer egingo dugun pentsatu genuen. Ideia asko izan genituen!
Tarteka, taldeka, jolas ezberdinak egiten ere aritu ginen.
Gero, aulkien jolasean aritu ginen, musikaren doinuekin dantzari aulkien inguruan.
Bukatzeko, aurreko zapatublain egindako muralekin argazkiak atera genituen!

Hurrengo Zapatublain ikusiko gara!!








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina