2018(e)ko otsailaren 27(a), asteartea

DANTZA DANTZA

Kaixo lagunok!

Eguzkiak kuku txiki bat egin digu oraingo honetan eta bere argi printzez gozatzeko aukera izan dugu arratsaldearen lehenengo tarte honetan. Jolas librean aritzeaz gaiz, “zapitxo kooperatiboan” aritu gara zapatublaitarrok. Oso gustura aritu gara eta asko gozatu dugu aire librean jolasean.

Hainbeste jolas egin ostean  indarrak berreskuratzeko tartea hartu dugu merienda janez. Ogitarteko goxoez gozatu ostean arratsaldearen azken txapan sartu gara. Aurreko astean aho batez aukeratutako ekintzaz disfrutatzeko aukera izan dugu; hala nola, zenbait bideoren emanaldiaz eta dantza saiotaz.

Saio ikaragarria oraingo hau ere, hurrengoa noiz iritziko irrikitan gaude! 

Hurren arte lagunok!






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina