2022(e)ko ekainaren 14(a), asteartea

AZKEN JAIALDIA!!!

Kaixo familia!!!

Pena handiz esan behar dugu baina..ekainaren 11ean izan zen ikasturte honetako azkeneko zapatublai..

Aurrekoan esan bezala, jaia edo ospatzeko nahia genuenez adin guztiekin jolas askeari ekin genion!!

Euri tantatxo batzuk ere izan genituen baina oso ondo etorri zitzaigun eduki genuen beroari aurre egiteko. 

Ekintza potenteena..merendola izan izan zen!! 

Mahaiak kanpora atera eta sarrerako ate aurrean daukagun aterpetxoa aprobetxatu genuen tarteka jausten zen euritik babesteko. Denetarik jan genuen: gailetak, patatak, azeitunak, etab. Giro eta tenperatura atsegina zegoen eta umeen eta hezitzaileen arteko giroa oraindik hobea. Hau da, egun paregabea izan zen pasadan zapatukoa eta ikasturteari bukaera eman ahal izan genion modu alai eta atsegin batean.

Oso ikasturte polita bizi dugu aurten!! Hasieran pandemiak eraginda eta gora beherekin baina IRRIFARRA INOIZ GALDU GABE!!

GORA ZALDIBAR ETA GORA ZAPATUBLAI!!! 

Oso ondo pasa oporretan!! Eta gogoratu!! HURRENGO IKASTURTEAN BUELTAN GAUDE!!!

Muxuuu haundii askoo!!!




























iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina