2022(e)ko ekainaren 9(a), osteguna

BITXOS NATUR ESKOLA!!!

 Kaixo Familiak!

Ikasturtearen amaiera ate joka daukagu jada!..ze pena benetan..horregatik gorenetik amaitu nahi izan dugu urtea! Adi egin genuen ekintzarekin!!

Denok dakizuen bezala, Maruri jatabeko BITXOS NATUR ESKOLARA egin genuen irteera..aaa ze eguna hura!! 

Abentura zaldibarren hasi zen, azkeneko momentuko nerbioak alde batera utzita autobusean sartu eta bidaiari ekin genion ( ez genuen espero bizi izandako esperientzia ) 

Marurira heltzean, natura gure zain zegoen..askotariko animalian zeunden bertan ( zaldiak, ardiak, txekor txikiak..) baina ara! ze sorpresa..HARRAPAKARIEN SHOWa ikusi genuenean..arranoak putreak..enee zenbat hegazti ezberdin ditugun euskal herrian!! Gainera haurrekin batera jolasean ibiltzen ziren..ah ze esperientzia polita. Hegaztiek..izenak zeuzkaten ere..Caspe, lolita, Harris..oso kuriosoa dena!!

Ikuskizunaren ostean noski, meriendatzako ordua heldu zen…Baina ez guretzako!! ANIMALIENTZAKO BAIZIK!! Beraz, biberoiak hartu eta baserriko animali gaztetxoenei askaria eman genien..eta azkenik bai..gure momentua heldu zen eta askaria egiteko aukera izan genuen beste hainbat hegaztien artean ( lorituak, hontzak..)

Azkenik eta pena handiarekin bueltako busa hartu genuen eta zaldibarrera bueltatu ginen, bizipen eta emozioz berriekin beteta.

Argazki guztiak ikusteko sartu hemen https://drive.google.com/drive/folders/1Zpet7ViWtbY0XKw2z47E3Nu3RXZv4tqa?usp=sharing

Osoo ondo izan eta gogoratu! URTEKO AZKENEKO ZAPATUBLAI EKAINAREN 11EAN IZANGO DELA!!
















































iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina